Jose ArgŁelles
ValumVotan


Jose ArgŁelles, Valum Votan eta "zikloaren itxitzailea" bezala ezagutua, Minnesotako Rochester-en jaio zen 1939ko urtarrilaren 24an, mexikar-iparramerikar familia batean, nahiz eta bere haurtzaroaren denboraldi batean Mexikon bizi izan zen. Doktoratu zen Artearen eta Estetikaren Historian Chicagoko Unibertsitatean 1969. urtean eta gero irakaslea izan zen Princenton, California-Davis eta Colorado-Denver-eko unibertsitateetan, San Frantziskoko Arte Institutuan, Naropa Institutuan eta Cincinnatiko Union Graduate School-ean.



Artista aldetik, 60. hamarkadako pintore psikodelikoen arteko bat bezala ezagutua izan zen. Bere "Pertzepzioaren Ateak" (Doors of Perception), 60. urtetik 90era pintatuak, egun Oregon-eko Ahasland-eko "Time is Art" galerian dago. Aldi berean marrazkilaria, ilustratzailea eta mural publikoen pintorea izanik, bere obra nagusiak muralak dira. Horietako bat Kaliforniako Kalifornia-Davis Unibertsitateko Psikologia Departamentuan dago eta bestea Olympia, Washingtoneko Evergreen State College-ko liburutegian. Artista lanetako asko bere bi obretan islatzen dira: "Mandala"(1972) eta "Femeninoa"(1977), biak emazte Miriamekin elkarlanean eginak.

ArgŁelles "Lurraren Eguna"kontzeptuaren sustatzaileetako bat izan zen eta Davis Kalifornian 1970. urtean ospatutako Lurraren Lehen Jaialdiaren fundatzailea. Jaialdi honen bosgarren ekitaldia zela eta, aipamen berezia jaso zuen Kaliforniako Estatutik "Lurraren Jaialdiaren Aita" izan eta Kaliforniako Arte eta Kulturari egin dien ekarpenarengatik. Gonbidatu moduan itzuli da Lurraren Jaialdira 1984 eta 1998 urteetan. 1988. urtean Santa Monika, Kalifornian egon zen, Lurraren Jaialdietako (Earth Celebrations) fundatzaileen artean; 1989.ean, bere emazte Lloydinerekin batera, Lurraren aldeko Kanpainaren Batzarra antolatu zuen Kaliforniako Malibun. Beti bakearen aldeko ekintzailea izanik, ArgŁelles kontzientziaren eraldaketa planetarioaren aldekoa da. 1968ko martxoaren 25ean,elkarlanean,"Eraldaketaren Gertakizuna" (Transformation Event) antolatu zuen, New Yorken. 1983.ean, Lloydine ArgŁellesekin batera, PANa sortu zuen (Planet Art Network - Planeta-Artearen Sarea), Bake Orokorraren oinarri bezala artea sustatu eta 1935eko Nicholas RŲerichen Bakearen Ituna eta Bakearen Bandera berpizteko.

Bere garaiari aurreratuz eta ziklo kosmikoen gaiarekin oso interesaturik, biziki jaso zuen RŲerich artista eta abenturazale handiaren bake unibertsalaren ikuskeraren eragina; kontuan eduki behar da, gainera, Maien egutegiari buruz egin zituen aurkikundeak, bai ikerketa sakon baten ikuspuntutik baita, esanahi sakonenean hartuta, bere nortasun ameslariaren aldetik ere: errealitatearen mugak gainditu eta izakiaren eremuko prozesu kosmikoak argitzeko gai izan da. Lakota Tony Shearer indiarrak 1970. urtean emandako informazio profetikoak landuz, matematikari, ziklo kosmikoei eta maien egutegiaren profeziei buruzko ikerketak bizitza oso baten eta gogoeta lasaiaren emaitza laburtzen du eta meditazio orokorraren bitartez lortuko den Konbergentzia Harmonikoa izeneko bakearen lehen gertakizunaren deialdia egiten du 1987ko abuztuaren 16an eta 17an. Denbora eta berak definitzen dituen Lurraren gaineko gizakiaren existentziaren eta prozesu historikoaren formari buruzko aurkikunde harrigarriak egin zituela jakinez, Konbergentzia Harmonikoa mundu osoko elkargunea eta bakearen eta planeta osoko gizadia esnatzearen adierazpen orokorra bihurtu zen.

Erlijio ezberdinen esanahi sakonarekin interesatua, Tibeteko Chogyam Trungpa Rinpoche lamaren ikasle izan zen eta parte hartu zuen 1973an, Vajrayana lehen mintegi iparramerikarrean, Trungparekin artearen eta meditazio budistaren printzipioak ikasiz, 1987arte. Interes handia erakutsi zuen Islamaz ere eta, batez ere, Koraneko testuetako kodigo ezkutuaz, gure garaitan interpretatu beharreko errebelazio-testu bezala.

Garrantzi handikoa da 1994. urtean sortu zuen Hamahiru Ilargiko Egutegira aldatzeko Bakearen Mugimendua. Denbora-Legearen Fundazioaren sortzailea eta lehendakaria da; 2000.urteaz geroztik nazioarteko erakundea eta sarea bihurtzen da eta bere helburu nagusia zera da, era guztietako eta mundu guztian egindako arte, hezkuntza eta giza ikerketak bultzatzea, Denboraren Legean oinarrituz eta honen ezagutza eta ulermena sustatzeko eta gizadiari hainbeste arazo historiko sortu dizkion egutegi gregoriano artifizialaren ordez 13 Ilargiko Egutegia ezartzeko.

Fundazioaren ekintza nagusien artean ondorengoak daude: Hamahiru Ilargiko Egutegia sortzea, sustatzea eta hedatzea, Munduko Bakearen Plana, egutegi gregorianoaren ordez Hamahiru Ilargikoa ezar dadin, Denboraren Legeari buruzko informazioa eta era guztietako obrak, ezagutza-tresnak eta dokumentuak sortzea, beti planeta osoan zehar hedatzeko helburuz.

Hezkuntza eta estrategia seminarioak eta Denboraren Legean eta Hamahiru Ilargiko Egutegira aldatzeko Bakearen Planean oinarritutako munduko biltzarrak dira, besteak beste, garatzen dituen ekintzak. Horien guztien asmoa da planetaren sektore sozial guztiak Denboraren egiazko errealitatera hurbiltzen laguntzea. Ospakizun handi hauen adierazgarriak dira Bakea eta Denborari buruzko Munduko Biltzarra (1999, Costa Rica), Denboraren Legearen Munduko Biltzarra (1997, Japonia) eta Eskubide Biosferikoen Lehen Biltzar Planetarioa (1996, Brasil).

Denbora-Legearen giza adierazpen garrantzitsua da urtero antolatzen den "Denboraz Kanpo Eguna, Kulturaren bitarteko Bakearen Jaialdia"; uztailaren 25ean ospatzen da urtero planeta osoan. Japonian, Denboraren Kanpo Eguna dela eta, ehun jaialdi ospatzen dira urtero eta Brasilen laurogei hirik baino gehiagok hartu dute egun hori Bakearen eguntzat. Eta biziki bizi dute Denboraren Kanpo Egun hori.

Denboraren Legean oinarritutako esperimentazio sozial eta ekonomikoaren inguruko aktibitate handia du baita ere, "Hamahiru Ilargiko Egutegira-Aldaketarako Munduko Bakea" eta "Kulturaren bitarteko Bakea" planen printzipioen ereduak ekarriz. Beste aktibitate askoren artean dugu "Lorategi-Proiektua" eta hezkuntza karabanak; baina ekintza askoz ugariagoak izaten dira planeta osoan. Helburu nagusia zentzu ludikoa, sorkuntza, sorterriko komunitateekin bateratzea eta artearekin loturiko aspektu ugari garatzea da, naturarekiko harmonian beti. ArgŁelles-en irakaskintzaren dibulgazioaren aspektu bat da nazioarteko eta kulturen arteko kide ospetsuen partzuergoaren garapena, "Denboraren Legeak" adierazten duen denbora naturalaren aldaketaren bizipenak gizadiari erakartzen dizkion arazo kritikoen aurrean aholkularitza-funtzioa bete dezaten.

Ugariak dira munduaren biran egindako bidaiak. Irak-era bisita arriskutsu bat hasi baino egun batzuk lehenago bidali zigun bere kolaborazio hau argitaratzeko baimena,eta ondoren Japoniara, Australiara eta Zelanda Berrira bidaiatuko zuen. Biltzar eta konferentziak milaka eta liburuen zerrenda luze bat dira denbora naturalen zikloetako frekuentzian bizitzeko beharraz gizadia kontzientziatu dadin bere gogo iraunkorraren ondorioa.

Bere liburu ugarien artean, obra nagusia, zalantzarik gabe, "Maia Faktorea" da (1987); bertan islatzen du nola aurkitu zituen, maien denboraren neurketaren bitartez, denbora kosmikoa, betierekoa eta harmonikoaren bizipena posible egiten duten frekuentzia kosmikoak. Honek geroago erakarri zuen zeharo bateraezinak diren bi kodigoen aurkikundeak, 12:60arena, hau da, gizarte teknifikatu eta inguruarekiko erasokor batean oinarritutako denbora artifizialarena, eta 13:20arena, frekuentzia unibertsalekin lotua; hauek ahalbidetu dituzte bizitza gure planetan eta Lurraren eta Kosmoaren inguru naturalarekin oreka perfektuan bizitzeko maila altuagoa eta transzendenteagoa lortzea helburu duen eboluzio-zikloaren iraunkortasuna.

Baina obra gehiago ditu, adibidez "Pacal Votan eta Azken Judizioaren eguna" (1996), non adierazten den Koranen suaren, Budaren jakinduriaren eta maien profezien artean dagoen lotura korapilatsua.Jose ArgŁellesek eskaintzen digu hemen "Azken Judizioaren" testigantza, Lurraren erlijio unibertsalaren oinarrien lehen adierazpen moduan. Korani buruzko gogoeta honek eratzen du gizadiaren garapen espiritualari buruzko gida bat eta osatzen du Pacal Votanen profeziak ematen digun informazioa.

"Denboraren Legearen aurkikundea. 1989-1996. Natura, frogak eta ondorioak" obran, zazpi urteko ikerketa zehatz baten emaitza eskaintzen digu non ezagutza-eremu diferenteenak aztertzen diren: batetik, 12:60, hau da, denbora artifizialaren frekuentzia, eta, bestetik,13:20, hau da, denbora naturala; honek gizadiaren historian berebiziko garrantzia duen aurkikundea eskaintzen digu: Denboraren Legea, ekuazio batean laburtua T(E)= Artea ( Denbora bider Energia berdin Artea). Aipatzekoak dira halaber "Denboraren Legeari buruzko 28 meditazioak", Picarquineko (Txile 1999) zazpi asteko seminarioan emandako hitzaldiak, "13 Ilargi mugimenduan"(1992), "Denboraren Dinamiken 260 postulatuak" (2000), "Denboraren Legearen 20 Taulak" (1997) " 7:7::7:7" (1998-2000), "Mandala" (1972, Miriam ArgŁellesekin elkarlanean), "Lurra igotzen" (1984), Pacal Votanen deia. "Denbora da Laugarren Dimentsioa" (1996), "Rinri Proiektua" (1996), "Telektonon. Pacal Votanen profezia" (1994) "Zuvuyaren olatua zamalkatzen" (1988), Arcturusen zunda. Uneko ikerketa baten kontakizunak eta txostenak"(1996) eta "Denbora eta Teknosfera. (Denboraren Legea giza gaietan) (2002), non Dorre Bikien erorketak eragindako ondorioei buruz hitz egiten den Ordenu Sinkronikoari buruzko beste liburu asko eta ehundaka txosten gainera.

2004. urtean - Ekaitz Kristal Urdin, urtero, zazpi urteetan, " Historia Kosmikoaren Kronikak" gaiari buruzko liburu bat argitaratzeko erronkari ekiten dio. Lehenengoa, dagoeneko argitaratzeko unean, iristear dagoen ziklo berrirako prestatzen ari den Stephanie South, Erregina Gorria bere Ikaslearekin elkarlanean.

Nahiz eta bere obretan azaltzen diren Kosmosaren eta Denboraren ezagutza oso konplexua izan, bere helburua izan da beti pertsona interesatuengana irudien eta zentzu ludikoaren bitartez iristea, grafiko ugari, diseinu ikusgarriak, forma ikustekoak eta koloreak erabiliz. Informazio guzti honi erantsi mandalak eta lau dimentsiotako jokoak; aipatzekoak, "Loaldiaren Sorginkeria. Denboraren Untziaren bidaia, Lurra 2013" (1990-91) eta "Telektonon, profeziaren jokoa" (1993-95), "7:7::7:7" jokoa eta argitaratzeko zain laster aterako diren beste joko batzuk: "Harriaren Misterioaren Orakulua" eta "Erregin Gorriaren Orakulua" besteak beste.

Eraztun Ekaitz Kristal Urdin.
Dali 8 Ilargi Planetarioa
Ispilu Espektral Txuri kin 258.